Emantzipazio-arloa

Emantzipazio-arloaren bitartez, 18 eta 23 urte bitarteko gazteei laguntzen diegu autonomia- eta erantzukizun-prozesuak garatzen. Adin txikikoen zentroetan zaintza jaso duten pertsonak dira, edo baztertze-egoerari buruzko balorazioa dute. Bizitzaren etapa delikatu batean, hots, nerabezarotik, adin txikikoen zentroan egotetik, helduarora iragateko aldian laguntzen diegu independenteago bizitzen. Oinarrizko prestakuntzatik lanera edo enplegura bideratutako prestakuntzara aldatzen dira. Bestela esanda, ohartzen dira pertsona heldu arduratsua eta autonomoa, hau da, bere gizartean ekarpen positiboa egiten duen pertsona bat izatearen esanahiaz.

Emantzipazio-arloa Zubia eguneko zerbitzuaren bidez egituratzen da, eta hitzarmena dauka Bizkaiko Foru Aldundiarekin. Eguneko zentro batek (Zubia) eta bizitegi-baliabide batek (Etxegai) osatzen dute.

Bizitegi-baliabideak (eguneko 24 orduko baliabideak, urteko 365 egunetan) pentsatuta daude autonomia- eta emantzipazio-prozesu atzeratuagoak izan dituzten gazteentzat edo zailtasun handiagoak dituztenentzat, baldin eta intentsitate handiagoko laguntza espezifikoa behar badute, prozesuei arrakasta handiagoz heldu ahal izateko.

Zubia eguneko arreta emateko zerbitzuaren helburu nagusia bakarrik dauden atzerritar gazteei era pertsonalizatuan eta integralean laguntzea da. Gazteek gizartean parte aktiboa har dezaten bultzatzen du, eta erantzukizun eta autonomia pertsonal handiagoak eta proiektu pertsonalak eta profesionalak hastea eta sendotzea bultzatzen ditu.

Área de emancipaciónHonako hauek dira arlo horren bidez eskaintzen ditugun prestazioak:

  • Laguntza soziala, psikosoziala eta hezkuntza-prestazioa.
  • Zuzenbidearen eta administrazioaren arloko aholkularitza, informazioa eta orientabidea.
  • Esku hartzea eta orientazioa, lana aurkitu aurretik, lana eduki bitartean eta prestakuntza-arloan.
  • Jarduketa, bitartekotza eta bitartekaritza soziokomunitarioa.
  • Esku hartze estimulatzailea eta harremanei lotua.
  • Bitartekaritza eta bitartekotza bizitegi-baliabide arautuen bilaketan.
  • Prozesuen jarraipena, aurrerapenak eta zailtasunak baloratzea.

Honako hauek dira prestazioak gauzatzeko arloak:

  • Gizarte eta hezkuntzako laguntza eta laguntza psikosoziala
  • Etxebizitza.
  • Aisia, aisialdia eta komunitatean parte hartzea.
  • Prestakuntzari, lanari eta praktikak egiteari buruzko orientabideak.
  • Osasuna.
  • EKonomia.
  • Familia.
  • Zuzenbide-, gizarte- eta administrazio-arloa.

“Ez nintzatekeen eroriko, bidean ibiltzen egon izan ez banintz. Hobe dugu ibiltzen bagara, erori arren”
Eduardo Galeano

Hitzarmena:

Diputación Foral de Bizkaia