Gizarteratze-arloa

Gizarteratze-arloa ezinbesteko eta funtsezko arloa da guretzat; elkarte gisa sortzeko helburuetako bat izan zen, hain zuzen ere. Haren bidez, gizartean baztertuta dauden edo baztertuta egoteko arriskuan dauden adineko pertsonei laguntza ematen diegu, haien gizarteratze-prozesuak egin ditzaten, eta gure gizartean bizi daitezen. Zaurgarritasun handiko prozesuak dira, eta beharrezkoak izaten dira denbora, entzutea, lotura eta pertsonaren aukeretan eta gaitasunetan guztiz sinestea. Arlo horretako gako-ezaugarriak dira oinarrizko premiak asetzea eta eguneroko jarduera sorta zabala garatzea, gizarteratzen laguntzeko bideratuta. Horri esker, parte hartzaileak erreferentzia-guneak, diziplina anitzeko taldeak eta erreferentzia-hezitzaile bat eskuragarri ditu, eta horrek beraren prozesuen garapena bultzatzen du.

Gizarteratze-arloa Hazia eguneko zentroak, bizitegi-baliabide batek eta oinarrizko premiak asetzeko programa batek osatzen dute.

Gizarteratze-arlotik laguntza ematen zaie gizartean baztertuta dauden edo baztertuta egoteko arriskuan dauden pertsonei. Horretarako, gizarteratze-prozesu integralak eta pertsonalizatuak garatzen dira. Hori dela eta, honako laguntza mota hauek ematen zaizkie: erreferentzia-laguntza; diziplina anitzeko erreferentzia-taldea; erreferentzia-gune bat eta erreferentzia-aldi bat. Horrela, askotariko jatorri eta bizi-prozesuak izan dituzten eta gizartean baztertuak izatera hainbat inguruabarren ondorioz heldu diren adin nagusiko pertsonek aukera izango dute errekuperatzeko, aktibatzeko, prestatzeko, parte hartzeko eta gizarteratzeko.

Prozesu horiek integralak eta pertsonalizatuak dira, baina, aldi berean, taldekoak eta komunitarioak ere bai. Horrela, parte hartzaileen taldeari laguntzen zaio trebetasunak, gaitasunak eta bertuteak lantzen. Honako hauek dira arlo horren bidez eskaintzen ditugun prestazioak:

  • Laguntza soziala, psikosoziala eta hezkuntza-prestazioa.
  • Zuzenbidearen eta administrazioaren arloko aholkularitza, informazioa eta orientabidea.
  • Prestakuntzako esku hartzea eta orientabidea.
  • Jarduketa, bitartekotza eta bitartekaritza soziokomunitarioa.
  • Esku hartze estimulatzailea eta harremanei lotua.
  • Bitartekaritza eta bitartekotza bizitegi-baliabide arautuen bilaketan.
  • Oinarrizko premien asetzea.
  • Prozesuen jarraipena eta aurrerapenak zein zailtasunak baloratzea.

Honako hauek dira prestazioak gauzatzeko arloak:

  • Gizarte eta hezkuntzako laguntza eta laguntza psikosoziala.
  • Etxebizitza (pisu eta gela alokatuak).
  • Aisia, aisialdia eta komunitatean parte hartzea.
  • Prestakuntzako orientabidea.
  • Osasuna.
  • Zuzenbide-, gizarte- eta administrazio-arloa.
  • Espetxe-zigorra betetzeko aukerako bideak.

Itzalaberri, arreta sozial eta komunitarioko zerbitzua

Gizarteratze-arloan Itzalaberri izeneko proiektu bateratua garatzen dugu, Sortarazi giza garapenerako elkarte klaretiarrarekin batera.

sortaraziItzalaberri proiektuaren bidez, gizartean baztertuta egoteko arriskuan dauden pertsonei eskakizun txikiko eta aldi baterako baliabide bat ematen zaie, eta egunez hara joan daitezke aterpe bila. Gainera, higiene- eta mantentze-premien araberako laguntza ematen zaie. Horrez gain, baliabidean bertan eta komunitatean hurbiltze-bizipenak eta parte hartzeko bizipenak antolatzen dira.

Zerbitzuak

  • Harrera, informazioa eta oinarrizko orientabidea. Gizarteko eta hezkuntzako esku hartzeak eta gizarte-laguntza.
  • Higiene pertsonala eta arroparen garbiketa. Armairuak.
  • Entretenimendu-baliabideak: ordenagailuak, Internet konexioarekin; prentsa, irakurgaiak, mahai-jokoak, pelikulak, telebista eta abar.
  • Jarduerak: aisia- eta kultura-jarduerak, komunitatean parte hartzeko jarduerak, sentsibilizazio- eta salaketa-jarduerak…

Poner luz“Utopiara zabaldutako leihoa
Bera zeruertzean dago. Ni bi urrats hurbildu; eta, bera bi urrats aldendu.
Hamar aurrerapauso egiten baditut, zeruertzak hamar urrats egingo ditu aurrerago. Ibili eta ibili arren, sekula ez naiz hara iritsiko.
Zertarako balio du utopiak? Ibiltzeko, hain zuzen ere.”