Prestakuntza eta lanaren arloa

Arlo honen bidez prestakuntza-, orientazio- eta laneratze-jarduera integralak, elkarri lotuta, antolatzen ditugu, Izangaiko emantzipazio arloko eta gizarteratze arloko parte hartzaileen enplegagarritasuna hobetzeko.

Arlo horretan txertatuta dauden jarduera guztien bidez, honako xede hauek lortu nahi ditugu: parte-hartzaileen lan-merkatuko egoera hobetzea; norberaren eta ingurunearen oztopoak murriztea; parte-hartzaileen autonomia eta autoestimua hobetzea; parte-hartzaileei ematea gizarteratzea eta laneratzea errazteko baliabideak; haien administrazio- eta zuzenbide-egoerari buruzko orientabidea eta aholkularitza ematea eta lantokietan benetako esperientziak izatea.

Era berean, hainbat mailatako ikastaroetan parte hartzeko prestakuntza teknikoa ematen zaie. Parte-hartzaileen arabera moldatzen da prestakuntza, eta xedea lanbide bat izateko oinarrizko prestakuntza teknikoa ematea da. Horretan kontuan hartzen da prestakuntzan eta lanean daukaten eskarmentua, enplegua errazago lortzeko.

Horren guztiaren abiapuntua laguntza pertsonalizatua, integrala eta hurbila ematea da, parte-hartzaile bakoitzak urratsak egin ditzan gizarteratzeko eta laneratzeko bizi-prozesuetan.

Honako prestazio tekniko hauek eskaintzen ditugu:

  • Laguntza soziala, psikosoziala eta hezkuntza-prestazioa.
  • Zuzenbidearen eta administrazioaren arloko aholkularitza, informazioa eta orientabidea.
  • Esku hartzea eta orientazioa, lana aurkitu aurretik, lana eduki bitartean eta prestakuntza-arloan.
  • Jarduketa, bitartekotza eta bitartekaritza soziokomunitarioa.
  • Oinarrizko premien asetzea.
  • Prozesuen jarraipena eta aurrerapenak zein zailtasunak baloratzea.

Honako hauek dira prestazioak gauzatzeko arloak:

  • Gizarte eta hezkuntzako laguntza eta laguntza psikosoziala.
  • Etxebizitza (pisu eta gela alokatuak).
  • Aisia, aisialdia eta komunitatean parte hartzea.
  • Prestakuntzari, lanari eta praktikak egiteari buruzko orientabideak.
  • Zuzenbide-, gizarte- eta administrazio-arloa.
  • Espetxe-zigorra betetzeko aukerako bideak.
  • Lanbide anitzeko gizarte- eta lan-tailerra.
  • Iturgintza-tailerra (Lanbide).

“Amets egiten duzunean, amets hutsa baino ez da; besteekin amestea, ordea, errealitatearen hasiera da”.
Hélder Câmara