Zeharkako zerbitzuak

Jaio ginenetik, Izangain prestakuntza-bokazio handia izan dugu; zehazki, gizartean baztertuta dauden edo baztertuta egoteko arriskuan dauden pertsonei laguntzeko. Hori dela eta, gizarte-hezitzaileek osatuta dago profesionalen taldea, batik bat. Horrekin batera, zeharkako zerbitzu batzuk ere garatu ditugu, gizarteratze-prozesuak aurrera eramateko. Batez ere, honako bi hauek dira:

  • Laguntza juridikoa emateko zerbitzua: lege-laguntza ematen diegu parte-hartzaileei, batez ere, zigor-arloetan (aholkularitza, bitartekotza epaitegiekin eta abokatuekin, zigorra betetzeko aukerako moduak…) eta atzerritartasunari lotutako gaietan (egoera arautuan sartzea, dokumentazioa berritzea, atzerritartasun-zehapenak…).
  • Gizarteko eta administrazioko zerbitzua: herritarrei dagozkien zerbitzuei buruzko laguntza ematea (oinarrizko dokumentazioa lortzea, batez ere, errolda; arreta sanitarioa eskuratzea, gizarte-zerbitzuak eta prestazioak jasotzea…).

Zerbitzu horietan txertatuta dago guk dugun esku hartzeko eta laguntzeko modua, eta hori funtsezko elementua da. Zerbitzu espezifikoa eta espezializatua da, baina haiek ere laguntza integralean eta pertsonalizatuan parte hartzen dute. Ez dira aholkularitza- eta informazio-zerbitzu hutsak. Ahalduntze-elementua daramate, eta zerbitzuak ondo erabiltzeko hezkuntza-elementua eta arduratsu jokatzeko elementua ere tartean daude.

Horrez gain, lagundu nahi diegun pertsonentzat gako dira gai horiek, eta zerbitzua gai horietan espezializatuta dago, hain zuzen ere. Etengabe ari dira beren burua prestatzen, eta egungo aldaketara moldatzen dira, bai parte-hartzaileak aldatzen direnean, baita haiei eragiten dieten inguruabarrak aldatzen direnean ere (arau berriak, gizarte-aldaketak, prozeduren aldaketak, eskakizun berriak…).

En equipo llegamos más lejosBizitzaren mamia ez da ekaitza baretu arte itxarotea, euripean dantza egiten ikastea baizik.