Hartu parte

Boluntario gisa: boluntarioak gure eginkizunean inplikatzea nahi dugu. Badakigu boluntarioen lana oso garrantzitsua dela gizarteratzeko eta prestakuntza jasotzeko prozesuetan, eta ahalmen handia daukatela gizartea eraldatzeko.

Ekarpen bat eginez banku-kontu honetan:
Kutxabank ES79 2095 0000 71 9101772251

Praktikak lantokietan egin nahi dituzten pertsonak zure enpresan onartuz: horixe baita pertsonei aukera emateko modu bat, pertsonek beren gaitasunak erakutsi ahal ditzaten eta gizarteratzea lor dezaten.

Gure lanaren berri emanez: modu bat izan daiteke egoera ahulean dauden pertsonak kontuan hartzen eta harrera-gizartea eraikitzeko konpromisoa gauzatzen laguntzeko.

Boluntariotza

Gure elkartea sortu zenetik, boluntarioek balio eta zeregin handiak bete dituzte gure eginkizuna, ikuspegia eta helburuak garatzeko. Iraganean eta gaur egun ere, haien parte-hartzea, onberatasuna, ekarpenak, elkartasuna, konpromisoa eta doakotasuna beti izan dira aldaketarako, ikaskuntzarako, parte hartzeko eta eraldatzeko motorrak. Eta gizarteratze-prozesuetan laguntzen diegun pertsonentzat bereziki garrantzitsuak eta esanguratsuak dira boluntarioak.

Izangai elkartean lortu nahi dugu gure lanean boluntario gehiagok parte har dezaten; horrela, elkarrekin eraikiko dugu gizartearen eraldaketa benetan sustatuko duen hiritartasun parte hartzailea. Interesa piztu nahi dugu beste pertsona batzuk ezagutzeko eta haien artean ikasbideak eta bizipenak partekatzeko. Horrek guztiak mundu justuagoa eta bidezkoagoa lortzen lagunduko digu. Hori dela eta, Izangai elkarteko arloetan eta jardueretan beste profesional eta boluntario batzuekin batera parte hartzeko guneak eskaintzen ditugu, pertsona parte-hartzaileen gizarteratzea bultzatzeko.

Gaur egun, honako hauek dira boluntarioen zereginak, besteak beste:

  • Parte-hartzaileei izapideak egiten laguntzea.
  • Parte-hartzaileei laguntzea mediku-kontsultetara edo ospitale-bisitetara joaten direnean, beharrezkoa bada.
  • Gaztelaniaren, matematikaren eta informatikaren arloetako oinarrizko konpetentziak irakastea.
  • Eskola-laguntza eta hizkuntzak praktikatzeko bikoteak.
  • Aisiako eta aisialdiko jarduerak egitea.
  • Oinarrizko premiak gauzatzen laguntzea (elikagaien bankura joaten, elikagaien poltsak ematen…).
  • Harrera-zerbitzuan egotea eta laguntza ematea.