Nola jarduten dugun

Profesional kualifikatuek osatzen dute esku-hartzeak egiten dituen taldea. Talde egonkorra, gogotsua, lanarekin konprometitua eta inplikatua da.

  1. Gizarteratzeko prozesu integraletan eta pertsonalizatuetan laguntza ematen dugu.
  2. Gizarteko eta hezkuntzako esku-hartzeak egiten ditugu.
  3. Eskaini egiten ditugu harrera egiteko, atseden hartzeko, onartzeko, elkarrekin bizitzeko eta harremanak garatzeko guneak.
  4. Oinarrizko premiak asetzen laguntzen dugu.
  5. Hainbat prestakuntza-ibilbide garatzen ditugu.
  6. Zuzenbideko, gizarteko eta administrazioko arreta ematen dugu, beharrezkoa izanez gero.
  7. Enplegua eskuratzeko prozesuak ahalbidetzen ditugu.
  8. Herritarren eskubideen gauzatzea sustatzen dugu.
  9. Aisiako eta aisialdiko jarduerak eskaintzen ditugu.
  10. Gizarteratzea eta gizarte-integrazioa gizarteko eta komunitateko jarduerak eginez sustatzen dugu.
  11. Sarean jarduten dugu, justizia soziala bultzatzen duten beste erakunde batzuekin batera.

Ezin zaitut gidatu, nire atzetik ibiltzen bazara. Ezin dizut jarraitu, nire aurretik ibiltzen bazara. Ibili nire ondoan, besterik gabe.

Funtsezkoa ezin da begiz ikusi.

Ezer ez da absoluturik. Dena aldatzen da. Dena mugitzen da.

Mundua aldatzen da bi pertsonak elkarri begiratzen diotenean, eta elkar aintzatesten dutenean.

Ez dira besteak, gu geu gara. Elkarrekin izaten gara.

Geldi geratzen bazara, hantxe da.

Begiak ixten ditut, ikusi ahal izateko.

Arrakala eduki ezean, ez dago argia sartzerik.

Gure metodologia

Izangai elkartean hiru arlo bereizitan ematen dugu laguntza, esku hartzeko bi mailaren bidez.

  • Prozesuan laguntzen duen erreferentzia-hezitzailea. Hezitzaile hori ez da finkoa, beraz, prozesuan zehar beste bat izan daiteke, baina pertsona parte hartzaileak beti izango du erreferentzia zehatza. Erreferentzia hori ezaguna izango da, beti egongo da prest, eta harengana jo ahal izango du parte hartzaileak.
  • Erreferentzia-talde profesionala eta diziplina anitzekoa. Parte hartzaileak taldeko pertsonak ezagutzen ditu, eta haiengana jo dezake, behar duen bakoitzean, beraren hezitzailea ez dagoenean edo prozesuak hala eskatzen duenean. Taldean eta taldetik ematen dugu laguntza.
  • Erreferentzia-gunea: parte hartzaileak hara joan daitezke. Eroso eta ongietorriak sentituko dira, eta han egon daitezke.

Elkarri lotuta dauden hiru eremu horien bitartez lortu nahi dugu pertsonek lotura bat ezartzea Izangairekin, hau da, talde batekin, gune batekin, gauzak egiteko modu batekin; eta gizarteratzeko prozesua gauzatzeko gune bat topa dezaten. Bestalde, askotariko gaitasunak eta zeharkako begiradak dituen talde oso batek pertsona lagundua ezagutzen du, eta laguntza emateko prozesuan hainbat mailatako esku hartzeak egin ditzake. Gure laguntza ez da bi pertsonaren artean soilik egiten, baizik eta pertsona gehiagoaren artean, erreferentzia zabalagoak emateko. Prozesu sendoagoak eta sakonagoak bultzatzen ditugu, elkarri lotuta dauden zeregin batzuen bitartez.

  • Laguntza pertsonalizatua eta integrala ematen dugu. Pertsonari laguntza zehatza, indibidualizatua eta espezifikoa ematen diogu, esku hartzen dugunean.
  • Taldeko laguntza ematen dugu; zehazki, pertsona lagunduek taldeko jarduerak (prestakuntzako jarduerak, okupazio-jarduerak…) egiten dituzte. Maila horretan, behaketa egiteaz gain, taldeari laguntzeko aukera dugu, eta taldea bera lagun-egiteko gunea da.

Konfiantza dugu pertsonengan eta pertsonen aldaketa-gaitasunetan. Halaber, gure onberatasunean sinesten dugu, pertsonak onartu eta baloratzen baititugu, eta horrek berekin ekartzen du pertsona hartzea, gidatzea, entzutea, berarekin egotea, besarkadak ematea, motibatzea…