Nor garen?

Nor garen Izangai

Gizartean baztertuta dauden edo baztertuta egoteko arriskuan dauden pertsonei gizarteratzen laguntzen diegu. Hezkuntza-lana egiten dugu pertsona parte hartzaileen gizarteratzea eta laneratzea sustatzeko. Abiapuntutzat hartzen ditugu norberaren premiak, itxaropenak, benetako egoera, aukerak, gaitasunak eta ahalmena, baita diferenteekin bizitzen jakiteko gaitasuna ere.

Gure balioak

1

Pertsona aintzat hartzea (duintasuna, ahalduntzea, autonomia, askatasuna eta gaitasuna)

2

Kulturartekotasuna eta aniztasuna errespetatzea eta balioa ematea.

3

Laguntza integrala eta pertsonaren araberakoa (pertsonaren harrera, kalitatea, maitagarritasuna, hurbiltasuna, enpatia, pertsonei entzutea, konfiantza, malgutasuna eta errukitasuna).

4

Eraldaketa soziala sustatzea eta giza eskubideak defendatzea.

5

Elkartasuna, justizia eta parekotasuna.

6

Erantzunkidetasuna.

7

Taldeko lana (ekitea-hausnartzea-ekitea, ilusioa, sormena).

8

Komunitatean parte hartzea.

Gure eginkizuna

Izangairen eginkizuna justiziaren alde lan egitea da. Gizartean baztertuta dauden edo baztertuta egoteko arriskuan dauden pertsonei gizarte- eta hezkuntza-laguntza ematen diegu, eskubide osoko herritarrak izan daitezen.

Gure ikuspegia

Gizartean baztertuta dauden edo baztertzeko egoeran dauden pertsonei aukera hobeak emateko gunea izan nahi dugu. Bizi-, gizarte-, prestakuntza- eta lan-ibilbideetan pertsona bakoitzaren araberako laguntza integrala ematen diegu, ikuspegi kritikoz eta erantzun egoki edo berritzaileak sarean eta komunitateari eraginez emanda.

Datu interesgarriak

Elkartea sortu zen data: 1999ko maiatzaren 27a.
Izaera juridikoa: irabazi-asmorik gabeko elkartea.
Herri-onurakotzat jotzen da 2012ko uztailaren 17tik.
Interes sozialekotzat jotzen da 2016ko urtarrilaren 4tik.

Horixe da mundua —jakinarazi zuen—: lagun multzo bat, hainbat su txikiren batura.
Nork bere argi berezia eta bereizia dauka. Ez daude su bi berdinik. Su batzuk handiak dira; beste batzuk, txikiak; eta badaude kolore guztietako suak ere bai. Su egonkorreko pertsonak daude, haizeak ere mugitzen ez dituenak; eta su zoroko pertsonak ere bai, airea txinpartaz betetzen dutenak. Beste su batzuk ganorabakoak dira: ez dute erretzen, ezta argirik ematen ere. Baina badaude beste su batzuek, zeinek pasioz erretzen baitute bizitza: haien aurrean kliska egiten digute begiek; eta hurbilduz gero, argiz beteko gaituzte”
(Eduardo Galeano, El libro de los abrazos (Besarkaden liburua), El Mundo)