Nork laguntzen digun

Izangain ibilbide luzea egin dugu gizartean baztertuta dauden edo gizartean baztertuta egoteko arriskuan dauden pertsonei lagunduz. Ez gaude bakarrik gure bidean. Jakitun gara pertsona askorekin eta erakunde publiko eta pribatu askorekin batera egin dugula bidea.

Haiek euren konpromisoz, arduraz, arretaz eta konfiantzaz laguntzen digute, eta gure eginkizunaren esanahia berritzen ere laguntzen digute.

Izangain pentsatzen dugu sareko lana gure identitatearen osagaia dela. Gauzak egiteko modu bat da: harremanak, ikaste-prozesuak eta konplizitatea harilkatuz joaten dira, eta aukera ematen digute eboluzionatzeko, ikasteko, pertsonei laguntzeko eta gizartea eraldatzen laguntzeko.

Bidea partekatzeak segurtasuna eta bizitasuna ematen dizkigu. Alaitasunez eta indarrez betetzen gaitu.

Sareko lana:

Izangain garrantzi handia ematen diogu hirugarren sektoreko gainerako erakundeekin sarean jarduteari, gizartearen ehuna eraikitzen laguntzeko. Hortaz, hainbat saretan hartzen dugu parte, modu aktiboan:

logo EAPN
logo UNAD, red de atención a las adicciones
Fiare Banca ética
gizardatz
Harresiak Apurtuz
ortzadar
consorcio hemen
Reas Euskadi
sortarazi
Aldauri Fundazioa
Beste Bi
Muxote Potolo Bat
Fundación Susana Monsma

Erakunde laguntzaileak eta finantzatzaileak:

Lanean laguntzen diguten erakunde laguntzaileei eta finantzatzaileei ere esker ona adierazi nahi diegu:

Lanbide
DFB Bizkaia
Ayuntamiento de Bilbao
Gobierno Vasco (Departamento de Empleo y Asuntos Sociales)
Fundación Victor Tapia
Fundación Carmen Gandarias
Fundación Menchaca de la Bodega
Obra social La Caixa
Fundación Gondra Barandiaran
LaSalle Distrito Arlep
Banco de Alimentos de Bizkaia